Bizkaiko Bihotzean dauden landa-apartamentuak.

Solatsu Baserria Elorrion aurkitzen da, naturaz inguratuta dagoen toki magiko eta lasaian. Bizkaia barneko leku paregabe honetan bost apartamentu aurki ditzakezu, paisaiarekin bat eginik, ahaztezina izango den egonaldia ekaintzen duena.

Teileriatik eta San Agustin Etxeberria elizatik hurbil, gure kultura eta historiarekin konektatuko zaituen esperientzian murgilduko zara.

Solatsu Baserriaren kokapenak Euskal Herriko hiru probintzietako altxorrak esploratzeko aukera emango dizu, hiru hiri nagusietatik gertu. Hala ere, hemendik hurbil, Urkiolako Santutegi ikusgarria, Argiñetako nekropolia, Besaide (Euskadiko KM0-a) edota Elorrioko kale historikoak eta jauregiak bisitatzeko aukera izango duzu.Gainera, Anboto, Alluitz, Intxorta edo Erdellako gailur edo magalak zeharkatzen dituzten ibilbideek naturazaleentzako aukera amaigabeak eskaitzen dituzte.

Solatsu Baserriaren kokapenak Euskal Herriko hiru probintzietako altxorrak esploratzeko aukera emango dizu, hiru hiri nagusietatik gertu: Bilbo, Donosti eta Gasteiz.