Historia Berraurkitzen

Solatsu 1700. urtearen inguruan eraikitako teileria bat da, Euskal Herriko industria-ondare aberatsaren lekuko bizia.

Urteetan teileria ahaztuta geratu zen, baina 2017an birgaitze-proiektu handi bati ekin genion, eraikina berreskuratzeko helburuarekin, baita teilagintzaren historia, tradizioa eta ezagutza berreskuratzekoarekin ere.

Antzinako lanbide hau, gure etxeak babesteko ezinbestekoa izan dena, gure historia sortzen duten sinesmenen eta ohituren isla ere bada.

Gure helburua atzean utzi dugun industria bat berpiztea da, eskuz eta teknika aurreindustrialekin, belaunaldi ezberdinak babestu dituzten teilak sortu zituztenak. Solatsu leku historiko bat baino gehiago da; industria honen ondarea gertutik ezagutzeko aukera emateaz gain, bisitaria gure kulturan murgiltzen duen esperientzia paregabea da. Balio emozional eta historiko sakona helarazten duena eta inguruko eskualde eta herriekin loturak ezartzen dituena.

Iragana ezagutzera, sentitzera eta ikastera gonbidatzen zaitugu, gaur egun ere gure nortasunaren zati diren ohitura eta istorioak berreskuratzera.