ONGI ETORRI

Zerbait zirraragarria bidean da! Zuengana proiektu bikain bat ekartzeko ari gara lanean.

Bukatzen dugun bitarten, ez zaitez oso hurrun joan, leku honek ideia eta aukera berriekin hartuko du bizia laster.

Solatsu Teileria

Leku zoragarri batean aurkitzen da Solatsu Teileria.  XVIII. mendearen hasieran eraikia, gure ondare industrial aberatsaren parte da. Eraikin enblematiko hau mimo handiz zaharberritu da, bere esentzia gordetzeko eta gure etxe kuttunen eraikuntzan ezinbestekoa izan zen ofizioaren historia berpizteko.

Solatsu Teileria espazio bat baino gehiago da; iraganera egindako bidaia bat da, historiaren eta sinbolismoaren xarma biziarazten duena. Erdu eta izan proiektu honen partaide!

Solatsu Baserria

Baserriak gure kulturaren eta bizimoduaren ikur dira. Solatsu 1770ean eraiki zen, atariko harrian ikusi dezakegun bezala, eta beste garai bateko esentzia gordetzen du oraindik.

Historiaz beteriko espazio idiliko hau biziberritzeko asmoa dugu, Teilerian bizi daitekeen esperientzia biribiltzeko. Ospakizun eta ekitaldi paregabeak antolatu eta momentu ahaztezinak bizi ditzakezu gurekin, tradizioz eta paisaia menditsuz inguratuta.

Gure zerbitzuak

Solatsuren atzean lantalde profesional eta gogotsu bat dago, zuen ekitaldi edota bisita antolatzen lagunduko zaituztetena. Guztiz hornituta dagoen leku ezinhobea eskaintzen dugu, edozein ospakizun, ekitaldi edo jardunaldi egiteko aukera emanez.

Ikastetxeei eta bisitariei gure interpretazio zentroa bisitatzeko eta teila tailerrean parte hartzeko aukera eskaintzen diogu.

Egonaldi ahaztezin bat ere eskaintzen dugu, mendiz inguratutako leku ikusgarri batean, deskonektatzeko eta momentu paregabeak bizitzeko aproposa.

ESPERIENTZIAK

Esperientzia berriak bizi: abentura zirraragarriak, gure kulturan murgildu eta zapore zoragarriak dastatzera gonbidatzen zaitugu. Gogokoen duzun jarduera antolatzen lagunduko dizugu!

EKITALDIAK

Ospatu gurekin! Baserria eta teileria alokatu ditzakezu eta momentu ahaztezinak bizi gurean.