Gazte talde gogotsu bat, Telleriaren atzean ezkutatzen zen historia eta ohituren garrantzia ezagutu gabe, berriztatze proiektu honetan murgildu zen.

Pixkanaka, leku honek gordetzen zuena ikusterakoan, gure buruari galdetu genion: zergatik ez partekatu gure historiari, kulturari eta inguruari buruz jakingura duen pertsonekin? Zuek ere proiektu hau bizitzea eta gozatzea nahi dugu, guk egiten dugun bezala abentura ziragarri honetan sartu ginenetik.

Solatsu gure historiaren zati bat berreskuratzeko eta honi balioa emateko gogotik jaio da, bisitariei ingurune paregabe batean, esperientzia ahaztezin bat eskainiz. Proiektu honek Bizkaia barneko toki miragarri hau biziberritu nahi du, benetakoa, herrikoia eta gurea dena sustatuz.

Alde batetik, Teilerian aurkitzen den interpretazio zentroaren bitartez, iraganera bidaiatzera gonbidatzen zaitugu, teilagintzaren historia eta artea zabaltzeko eta gure kultura-ondarearen parte den industria ezagutzeko asmoarekin.

Bestetik, Solatsu Baserriarekin, bertoko enpresa eta erakundeen laguntzaz eta elkarlanean, turismo jasangarria sustatu nahi dugu, ingurumenarekin bat datorren neurrira egindako esperientzia bat bermatuz.

Solatsu gure lurraldearekiko dugun maitasunetik jaiotako proiektua da. Sentimendu hau zuekin partekatu nahi dugu, esperientzia hau zure parte izan dadin.